Skip to main content

500 etorkin hartuko dituen “kartzela” porturatu da Erresuma Batuan

Mundua

Oihane Alonso

2023, uzt. 20 - 10:07
Erresuma Batuko hegoaldean porturatu zen Bibby Stokholm ontzia. 500 lagunentzako lekua duen eraikuntza flotagarri bat da. Londresko gobernuak bertan sartu nahi ditu Erresuma Batura iristen diren migratzaileak. Errefuxiatuek lege oso zorrotzak edukiko dituzte: aste osoan kontrolpean egongo dira, hamar euro baino gutxiago jasoko dituzte eta gaueko hamaikak baino lehen itsasontzian egon beharko dira.

Eztabaida ugari sortu ditu erabakiak, eta errefuxiatuen aldeko talde asko kontra agertu dira, Erresuma Batuko Gobernuaren planak ez direlako “moralak eta etikoak”. Bestalde, Portlandeko eskuin muturreko eragileek protesta egin dute itsasontzia han porturatzearen aurka.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista