Abian da Txileko diktadurako desagertuak bilatzeko plana
Mundua
2023, abu. 31 - 10:08
"Desagertuarazi eta exekutatutako atxilotuek, oraindik aurkitu ez dituztenek, bakean atseden har dezaten behar diren baliabide guztiak agortuko ditugu. Desagertuta badaude, Txile osatu gabe dago". Iazko martxoan Txileko presidente izendatua izan ondoren agindu zituen egitasmoetako bat aktibatu zuen ofizialki atzo Gabriel Boricek, Santiagoko Konstituzioaren plazan egindako zeremonia batean: Augusto Pinochet buru zuen diktadura militarraren aroan (1973-1990) atxilotuak eta gero desagerraraziak aurkitzeko plan nazional bat.