Abortu eskubidea erdigunean Estatu Batuetako hauteskundeetan
Mundua
2022, aza. 07 - 08:11
AEBn astearte honetan egingo diren agintaldi erdiko hauteskundeetan abortatzeko eskubidea izango da gako garrantzitsuetako bat. Estatubatuarrek Joe Bidenen legegintzaldiaren bigarren erdiaren etorkizuna aukeratuko dute. Demokratek gai hori jarri dute kanpainaren erdigunean
Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak abortu eskubidearen babesa baliogabetu zuen ekainean. Gorte Gorenak 1973tik aurrera emakumeek abortatzeko zuten eskubidea gehiago ez bermatzeko eta legedia estatuen esku uzteko erabakiak sismo politiko eta sozial bat sortu du Estatu Batuetan. Auzitegi Gorenak abortuaren legedia estatuen esku utzi zuenetik, 15 estatutan debekatu edo mugatu dute abortatzea.