Skip to main content

Bidenen etorkizuna jokoan: errepublikanoek irabazi dezakete Ordezkarien Ganberan, inkesten arabera

Mundua

2022, aza. 08 - 07:11

Ordezkarien Ganbera eta Senatuaren herena berrituko dituzte AEBetan. Ordezkarien Ganberako 435 aulkiak hautatuko dituzte, baita 34 senatari ere, Senatuaren herena.

Demokratek esan dute demokrazia bera dagoela jokoan; errepublikanoak ekonomian eta inflazioan zentratu dira. Alderdi Demokratak ere abortu eskubidea jarri du kanpainaren erdigunean. Eskuin muturreko hautagai errepublikanoek irabazi ez gero are gehiago kolokan jarriko litzatekeena. Bi senatari irabazi eta gehiengoa eskuratuta abortu eskubidea kodetuko dutela agindu dute demokratek, Auzitegi Gorenak ere baliogabetu ez dezan.

Inkesten arabera, errepublikanoek irabaziko dute Ordezkarien Ganberan.Senatuan, ordea, demokratek aukera gehiago dute kontrola mantentzeko. Urtarrilean eratzen diren ganberek erabateko eragina izango dute AEBetako politikan.

Hamaika Telebista