Skip to main content

Al-Assaden erregimena erori eta gero, zalantzaz betetako aro berri bat zabaldu da Sirian

Mundua

2024, abe. 09 - 10:12
Sortaldea Askatzeko Erakundeko (Al-Qaeda ohia) terroristek zuzendutako matxinoek eta Turkiak babestutako errebelde talde batek indarrak batuta, 11 eguneko erasoaldian lortu dute Baxar al-Assad ihes egitera behartzea eta Siriako agintea euren esku hartzea. Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena. Horrez gain, Damaskoko espetxeko preso guztiak askatu dituzte. Aliantza islamiar-jihadistak "aro berria" iragarri du Al-Assad erori ostean.
Hamaika Telebista