Alemaniak eta AEBek ere tankeak bidaliko dituzte Ukrainara
Mundua
2023, urt. 26 - 09:01
Alemaniak Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaliko dituela iragarri du eta AEBek Abrams tankeak. Errusiak AEBetan duen enbaxadore Anatoli Antonovek adierazi du AEBen "probokazio nabarmena" dela. Mendebaldearen plana porrotera bideratuta dagoela ziurtatu du Errusiak. Espainiak ere bat egingo du Ukrainara borroka-orgak bidaltzeko Europako planarekin.
EH Bildu eta ERC Ukrainara tankeak bidaltzearen aurka agertu dira, gatazka konpontzeko bide diplomatikoak eta elkarrizketa erabili behar direla uste dute. Elkarrekin Podemosek esan du "gerrako eskaladan soilik lagunduko lukeela. Bestalde, EAJ "guztiz bat dator" tankeak bidaltzearekin.