Amnistia eta autodeterminazioa errefusatu eta 78ko Konstituzioa aldarrikatu du Feijook
Mundua
Babes nahikorik gabe ekin dio Feijook inbestidura saiakerari. Gaur-gaurkoz, ez dauka izendatua izateko aukerarik: ez lehen bozketan, ez bigarrengoan. Gobernatzeko sei estatu-itun eskaini ditu, PPren programak horren oinarria izan behar duela azpimarratuz. Amnistia eta autodeterminazioa errefusatuz hasi du saioa.