Skip to main content

Amnistia legearen tramitazioa onartu du Kongresuko Mahaiak, eta baliteke abenduan eztabaidatzea

Mundua

Ane Garitaonandia

2023, aza. 22 - 08:11
Behe ganberako legelarien txostenaren arabera, testuak ez du “forma akatsik”; hala, adierazi du ez dela Espainiako Konstituzioaren kontrakoa. Mahaiak aldeak ikusten ditu 2021ean atzera bota zuten amnistiaren lege-proposamenarekin. Izan ere, oraingo testuak “argi” identifikatzen ditu Kataluniako prozesu subiranistarekin lotuta irekita dauden auzibideak, indibidualki.
PSOEren plana da legea abenduan onartzea Kongresuan, Senatura bidaltzeko.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista