Skip to main content

Diadaren aldeko ANCren manifestaziora joango dela iragarri du Aragonesek

Mundua

2023, ira. 05 - 08:09

Iaz ez zen manifestaziora joan, “alderdi politikoen kontrakoa” zelako. Aragonesek adierazi du aurten deialdiak bestelako norabide bat duela. Inbestidura dela eta, Espainiako Estatuari presio egitera bideratu dutela argudiatu du. Diadako manifestazioan Oriol Junqueras ERCko burua ere izango da. Diada Kataluniako aberriaren eguna Irailaren 11n ospatzen da.

Bestalde, Europako Parlamentuan bildu dira Yolanda Diaz eta Carles Puigdemont, eta “gatazka politikoa desblokeatu ahal izateko irtenbide demokratiko guztiak aztertzea” adostu dute.

Hamaika Telebista