Skip to main content

Argentinako Maiatzeko Plaza protesta gune, Mileiren murrizketen kontra

Mundua

2024, urr. 23 - 11:10
Hezkuntzaren sektorean, urte honen hasieran hasi ziren erreklamazioak egiten, Mileiko Gobernuak gastuen murrizketa larriak abiarazi zituenean. Gatazka areagotu egin da azken asteetan, Mileik unibertsitate publikoentzako baliabide gehiago bermatu nahi zituen lege bati betoa jarri ondoren.
Maiatzeko Plaza aire zabaleko gela handi bihurtu da asteartean. Unibertsitate publikoaren alde protesta egin dute hainbat ikasle eta irakasle. Soldata duinak eta azpiegiturak mantentzeko funtsak eskatzen dituzte.
Hamaika Telebista