Skip to main content

Atzerritarren Legearen erreforma eztabaidatuko dute Kongresuan

Mundua

2024, uzt. 23 - 12:07
Astearte honetan Atzerritarren Legearen erreforma bozkatu da Diputatuen Kongresuan. Kanarietatik, Melillatik edo Ceutatik datozen bidaiderik gabeko adingabe migratzaileak zein erkidegotara joango diren eztabaidatuko da. PPk eta Voxek ezezkoa iragarri dute, eta ERCk eta Juntsek ere erreparoak agertu dituzte.

Joan den astelehenean erregistratu zuten lege-proposamena Kongresuan PSOEk, Sumarrek eta Coalicion Canariasek. Proposamenak ezartzen duenez Kanarietan, Ceutan eta Melillan egun dagoen gain-okupazioa urtebetean konpondu behar da lekualdaketekin.

Kanarietan plaza erabilgarrien kopurua 2.000 pertsonetakoa da eta 3.000ra handituko dute. Egun 6.000 adingabe hartzen ditu. Ceutan, berriz, 88 eta 132 izango lirateke kopuru horiek, eta Melillan, 166 eta 249. Banaketa-sistema berriak ez du inolako diru-kopururik jasotzen aurrera eramateko.