Skip to main content

Barajasen asiloa eskatu zuten hamar ekintzaile saharar Marokora deportatuko ditu Barne Ministerioak

Mundua

Ane Garitaonandia

2024, ira. 25 - 12:09

Espainiako Barne Ministerioak asiloa ukatu die hamar ekintzaile sahararri. Adierazi dute euren bizitza arriskuan dagoela Marokon: “Espainiako Gobernuak Marokora entregatzen bagaitu, desagertuak izango gara”.

Horietako hogeita hamar inguru gose-greban daude. Ekintzaileek asteak daramatzate, "osasungarritasun-baldintza onartezinetan"; taldean gaixo dauden emakumeak eta haurrak ere badaude.

EH Bilduk eta ERCk Barne Ministerioari eskatu diote kanporatzeak "berehala" gelditzeko. Podemoseko idazkari nagusiak Espainiako Gobernuaren "hipokresia" salatu du.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista