BBCri emisio baimena ez berritzea erabaki du Txinak
Mundua
2021, ots. 12 - 09:02
BBCri emisio lizentzia kendu dio Txinako Gobernuak, Londresek aldez aurretik CGTNrekin gauza bera egin ondoren.
Txinako Irrati eta Telebistaren administrazio Nazionalak, Txinan hedabideak arautzen dituen erakundeak, bertan emititzeko baldintzak urratu izana leporatzen dio irrati telebista kate publiko britainiarrari. Zehazki, erakundearen arabera BBCk ez du “egiazkoak eta bidezkoak” diren albisteak zabaltzeko eskakizuna betetzen, eta Txinaren interes nazionala eta herrialdearen batasun nazioanala ahultzen ditu. Ondorioz, Txinan gaur hasten den urte berrirako emisio eskaera ez onartzea erabaki du Txinako erakundeak.