Skip to main content

BBVAk Sabadell erosteko baiezkoa jaso du

Mundua

2024, ira. 06 - 12:09
Europako Banku Zentralak (EBZ) argi berdea eman dio BBVAk Sabadell erosteko eskaintza publikoari. Europako erakundearen oniritzia zen BBVAk lortu behar zuen garrantzitsuenetariko bat. EBZk BBVAk aurkeztutako plana kapital eta likidezia nahikoa izango dituen eta proiektuaren bidegarritasuna aztertu du. Baiezkoa lortuta, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak (CNMV) erosketa baimendu dezake. Horrela, BBVAk eskaintza onartzeko epea ireki ahalko dio Sabadelli 15-70 egun artekoa. Sabadellek ezezkoa eman zion salmenta adosteari. Maiatzean, BBVAk Sabadellen % 100a erosteko eskaintza oldarkorra aurkeztu zuen. Geroztik, Sabadellek egoitzak dituen herrialde guztietako Lehia batzordeen oniritzia jaso du BBVAk.