Berotze globalak 2°C egin du gora, baina munduak ez du lortzen emisioak murriztea
Mundua
Copernicusek argitaratutako azken datuen arabera, azaroan bi graduko tenperatura igoera gainditu da lehenbizikoz, industria aurreko aroarekin alderatuz. Nazio Batuen Erakundeak, testuinguru honetan, azaldu du egungo politikek jarraitzen badute, berotze globala 3 ° C igoko dela.