Beste bi egunez luzatu dute Gazako menia Israelek eta Hamasek
Mundua
2023, aza. 28 - 10:11
Bi aldeek presoak trukatzen jarraituko dute, israeldar bakoitzeko hiru palestinar. Israelek 30 haur eta hiru emakume askatu ditu Hamasek askatutako 11 bahituen truke. Israelek ohartarazi du, epea igarota, inoiz baino "indartsuago" erasoko duela. NBEk minutu bakoitza baliatzen du Gazari laguntza emateko, su-etenak irauten duen bitartean. Azken datuen arabera, 15.000 baino gehiago dira hildakoak, 36.000 zauritu eta 7.000 desagertu inguru.