Betoa bertan behera utzi dute Hungariak eta Poloniak
Mundua
2020, abe. 11 - 10:12
Hungaria eta Poloniak euren betoak bertan behera utzi ondoren, abian da Covid-19ari aurre egiteko diru funtsa martxan jarri eta datozen 7 urteetarako aurrekontuak onartzeko prozesua. Zuzenbide estatua errespetatzeak ezinbesteko baldintza izaten jarraituko du laguntza horiek jaso ahal izateko. Aldi berean baina, ez da arrazoi horregatik diru laguntzarik blokeatuko gaiari buruz Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak ebazpen bat eman arte.