Skip to main content

Boliviako estatu kolpe ahaleginak huts egin du

Mundua

2024, eka. 27 - 09:06

Luis Arce presidenteak “tropa mugimendu irregularrak” gertatzen ari zirela ohartarazi du, eta “estatu kolpe ahalegin baten parte” zirela. Presidentearen egoitza hartzen saiatu dira militarrak, baina erreakzioa berehalakoa izan da: herritarrak kalera atera dira eta agintariek gaitzetsi egin dute estatu kolpe ahalegina, bai Bolivian baita nazioartean ere. Ordu gutxi batzuen buruan militarrak erretiratu egin dira, eta Juan Jose Zuñiga militar matxino burua atxilotu dute.

Boliviako Estatuko Fiskaltza Nagusiak iragarri du "ikerketa penala" abiatuko duela jada kargugabetuta dagoen jeneralaren eta kolpe ahaleginean parte hartu zuten militar guztien aurka.

Hamaika Telebista