Bruselara itzuli da Clara Ponsati eurodiputatua
Mundua
2023, mar. 30 - 08:03
Apirilaren 24an deklaratu beharko du. Gaur egun, immunitatea du, baina Espainiako Auzitegi Gorenak hura atxilotzeko agindua eman zuen, desobedientzia leporatuta. Politikari independentistak aurreratu du ez dela auzitegian aurkeztuko. Hala, Europako Parlamentuan hasiak dira aztertzen Ponsatiren atxilotzearen ondorio juridikoak.