Skip to main content

Buruko zapia erabiltzearen aurka protesta gisa biluztu den emakume bat atxilotu dute Iranen

Mundua

2024, aza. 05 - 11:11
Sare sozialetan zabaldu diren bideoetan ikus daiteke emakumea arropa kentzen. Buruko zapia erabiltzearen aurka egin du protesta Teherango Azad Unibertsitatean.
Dirudienez, emakumea Basij paramilitarrekin liskar bat izan ostean atxilotu zuten. Amnesty Internationalek eskatu du berehala aske uzteko.
Hamaika Telebista