Castilloren garaipena berretsi du Perun hauteskunde akten behin betiko zenbaketak
Mundua
2021, eka. 16 - 11:06
Perun, akta guztien bigarren zenbaketak Pedro Castillo hautagaiaren garaipena berretsi du. Hala ere oraindik ez dute bere garaipena modu ofizialean aldarrikatu. Castillok boto guztien %50,12 eskuratu ditu zenbaketa berri honen arabera. Hori kontutan izanda, prozesua luzatzeari utzi eta herritarren borondatea errespetatzeko eskatu dio Castillok lurraldeko hauteskunde agintaritzari.