COP28ko presidenteak ukatu du zientziak erregai fosilen amaieraren beharra adierazi izana
Mundua
Udane Arbeo
2023, abe. 04 - 10:12
COP28ko presidenteak polemika berria piztu du, zientziak erregai fosilen amaieraren beharra seinalatu izana ukatzen du. Goi-bilera hasi baino egun batzuk lehenago, Sultan al Jaberrek Arabiar Emirerri Batuetako industria ministro eta COP28ko presidenteak adierazi zuen ez dagoela "inolako zientziarik" petrolioa, gasa eta ikatza pixkanaka ezabatzeak Parisko Akordioaren helburu handinahiena lortzea ahalbidetuko duenik.

