Dimisioa eman du Giuseppe Conte Italiako lehen ministroak
Mundua
2021, urt. 27 - 13:01
Berriz ere lehen ministrorik gabe dago Italia. Atzo aurkeztu zion dimisioa Giuseppe Conte lehen ministroak Sergio Matarela presidenteari, eta honek onartu egin zion. Legealdia hasi zenetik Contek aurkezten duen bigarren dimisioa da atzokoa.
Orain, Mattarellak kontsulta erronda bat egingo du gaur eta bihar artean, Matteo Renziren Italia Viva alderdiak gobernu koaliziotik alde egin ondoren sortutako Gobernu krisiak ze irtenbide izan dezakeen aztertzeko.