Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Dominique Pelicoti 20 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Mundua

2024, abe. 19 - 10:12
Epaileek 20 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Dominique Pelikoti (Frantzian ezarri daitekeen luzeena), Gisèle Pelicot emazte ohia konorterik gabe utzi arte drogatu eta bortxatzeagatik. Ia hamar urtez (2011-2020) bere emazte ohia drogatu eta bortxatu du; tarte horretan beste gizon batzuk gonbidatzen zituen bortxatzera emakumea konorterik gabe zegoenean.

Gainerako akusatuak ere erruduntzat jo dituzte egozten zitzaizkien karguengatik. Zigorrik txikiena, 4 urtekoa, sexu-erasoa bakarrik leporatzen zaion beste gizon batentzat da. Gainerakoentzako, 10 eta 20 urte bitarteko kartzela-zigorrak eskatzen dituzte bortxaketa larriagoagatik. 51 akusatuek 24 eta 74 urte artean dituzte.

Saioa hasi aurretik, hainbat lagun hurbildu dira auzitegi papera Pelicot emazteari babesa ematera. Gisele Pelicot ikur feminista bihurtu da, epaiketa publikoa izatea erabakitzeagatik
Irailaren 2an abiatu zen epaiketa, eta gaur ebatzi dute auzia.
Hamaika Telebista