Drawdown proiektuak klima larrialdiari aurre egiteko proposamen bat ondu du
Mundua
2023, eka. 14 - 04:06
Egistasmoak Lurraren berotzea mugatzeko ehun neurri baino gehiago bildu ditu Irtenbideen Liburutegian. Horren helburua enpresen eta gizarte eragileen esku uztea da. Nabarmentzen du proposatzen dituen irtenbide guztiak eskuragarriak direla egungo teknologiarekin. Proposatutako neurriak dira, eguzki energia sustatzea, zaborretara botatzen den janaria murriztea eta deforeztazioa geldiaraztea, besteak beste.
Klima aldaketari erantzueko neurriak orain hartzen hasteak berebiziko garrantzia duela ohartarazi du Drawdownek.