EBn autodeterminazio prozesuak arautzeko legea eskatu dute zazpi eurodiputatuk
Mundua
2023, ira. 14 - 10:09
"Autodeterminaziorako eskubidea demokratikoki erabiltzen den kasuetan, nazionalitate-arrazoiengatik diskriminaziorik eza ziurtatuko duen" Europako arauketa baterako proposamena da. Zuzenbideko adituek eta EAJko, Bilduko, ERCko eta BNGko ordezkariek egin dute proposamena. Halaber, proposatu dute EB autodeterminazio-prozesuen behatzaile neutral bihurtzea eta bitartekari independente gisa laguntzea gatazkaren bat gertatuz gero.