Skip to main content

EH Bildu eta EAJko ordezkariak Kataluniako Diadan izan dira

Mundua

2024, ira. 11 - 16:09
Alderdi abertzaleetako ordezkariak Bartzelonan izan dira asteazken honetan Rafael Casanovaren eskulturaren aurrean egiten den lore eskaintzan Diadaren egunean. Herrialde katalanei babesa erakusteko izan dira han.
EAJren izenean Aitor Esteban Espainiako Kongresuko eleduna egon da.

Juntseko presidente Laurra Borrasen eta Jordi Turull idazkari nagusiaren ondotik egin du lore eskaintza. EH Bilduren izenean, berriz, Idurre Bideguren, EH Bilduko senataria, izan da. Estaturik gabeko nazioen artean elkarlana sustatzearen alde egin du.