Skip to main content

Ehunka kamioi daude laguntza humanitarioarekin, Rafahetik Gazara igarotzeko zain

Mundua

2023, urr. 20 - 12:10
Hogei kamioiri soilik utziko diete sartzen. Gazan egun ez dago toki seguru bakar bat ere. Ospitaleak kolapsatuta daude, energia, sendagai, ekipo eta langile espezializatuen faltagatik Gainera, lehen mailako arretako zentroen % 60k baino gehiagok itxi behar izan dute. Azken datuen arabera, hamahiru egunetan, Israelen bonbardaketek ia 4.000 hildako eragin dituzte. Nahiz eta egoera hori izan, Bidenek, gainera, 100.000 milioi dolar eskatuko ditu Israeli eta Ukrainari laguntzeko.
Hamaika Telebista