Skip to main content

Emmanuel Macronek dio lurralde hizkuntzek zatiketa sortzen dutela

Mundua

2024, aza. 22 - 11:11
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak lurraldeko hizkuntzak gutxietsi ditu Frantziako Akademiaren hiztegiaren bederatzigarren edizioa argitaratzeko bildu diren akademikoen aurrean. "Eskualdeetako hizkuntzak nazioa zatitzeko tresna dira", adierazi du hitzaldian.

EH Baiko diputatuak esan du Macronek Frantziako Konstituzioaren 75-1 artikuluaren izpiritua bera mespretxatzen duela. “Premiazkoa da ikuspegi arkaiko eta supremazista horrekin bukatzea. Bada garaia Frantziako Estatuak heldutasun politikoa erakutsi eta aniztasunaren ideia onar dezan. Horrek hizkuntza gutxituak aitortzea, zaintzea eta ofizial bilakatzea galdegiten du”. adierazi du.
Hamaika Telebista