Eskuin muturrak sustatutako protestak ugaritu dira Madrilen, Espainiako Gobernua osatzeko negoziazio betean
Mundua
2023, aza. 08 - 12:11
Eskuin muturrak sustatutako protestak eta oldarraldiak ugaritu dira Madrilen, Espainiako Gobernua osatzeko negoziazio betean. Erakunde ultra eta faxistak buru, amnistiaren eta PSOEren kontrako oihuak dira nagusi. Iñigo Urkullu lehendakariak "irmotasun osoz" gaitzetsi ditu Madrilgo istiluak. Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak ere salatu du “eskuina jendea matxinarazten” ari dela. UPNk, bere aldetik, ordea, bat egin du Sanchezen kontrako protestekin eta bertan parte hartzera dei egiten du.