Skip to main content

Espainiak asiloa emango dio Venezuelako oposizioko buru den Edmundo Gonzalez Urrutiari

Mundua

2024, ira. 09 - 18:09
Edmundo Gonzalez Urrutia Madrilen dago Caracastik alde egin ondoren. Adierazi duenez “jazarpen politiko eta judiziala” sufritu ditu Venezuelan. Horrek bultzatu du Espainian babesa eskatzera. Espainiako Gobernuak asilo eskaera onartu du jada. Gonzalezen helburua diasporarekin bat egitea da Venezuelako gaur egungo gobernuaren aurka “borrokan jarraitzeko”.

Uztailaren 28ko hauteskundeen ostean, Gonzalez Venezuelako justiziatik ihesean ibili da. Opozizioa ez dago ados Nicolas Madurok argitaratutako emaitzekin eta bozetan “engainua” egon dela salatu du. Ondorioz Venezuelako fiskaltzak «funtzioak usurpatzea» eta «agiri publikoak faltsutzea» egotzi zion Gonzalezi. Hiru aldiz deitu zioten fiskaltzaren aurrera, baina Gonzalez ez zen aurkeztu, eta Herbehereetako enbaxadan hartu zuen babesa. Herbehereetako enbaxadan hartu zuen babesa hilabetez eta orain Espainian geratuko da.
Hamaika Telebista