Skip to main content

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota ditu Cuixarten eta Sanchezen indultuen kontrako helegiteak

Mundua

2023, ira. 15 - 06:09

Epaileek argudiatu dute PPk, Ciudadanosek eta Voxek ez dutela indultuei errekurtsoa aurkezteko zilegitasunik. Auzitegiak 2022ko urtarrilean jada iritzia eman zuen. Hala ere, urte bereko maiatzean, magistratuek alderdi politikoen errekurtsoak onetsi zituzten. Cuixartenak eta Sanchezenak, ordea, ez dira kasu bakarrak, datozen asteetan gehiagoren inguruan iritzia eman beharko du. Oriol Junquerasi, Raul Romeva, Jordi Turull eta Dolors Bassa kontseilari ohiei emaniko indultuen aurka jarritakoak geratzen dira aztertzeko.

Hamaika Telebista