Espainiako erregeak alderdi politikoetako ordezkariekin bigarren bilera-erronda hasi du
Mundua
Ane Garitaonandia
2023, urr. 03 - 09:10
BNG, EH Bildu, Junts eta ERC alderdiek Felipe VI.arekin biltzeari uko egin diote. Gainerako buruzagi politikoak ez bezala, EAJren bozeramailea ez zen agertu hedabideen aurrean. Sanchezek ez du oraindik bermatua jeltzaleen aldeko botoa, izan ere, Estebanek esan du gaur-gaurkoz ez direla betetzen Sanchez babesteko baldintzak. Horrez gain, negoziazioek markatutako testuinguruan, EH Bilduk koalizioaren Konferentzia Politikoa egingo du larunbatean.

















