Espainiako Estatuko Fiskal Nagusia karguan mantenduko da
Mundua
2024, urr. 17 - 14:10
Espainiako Fiskal Nagusiak karguan jarraituko du, Auzitegi Gorenak bere aurkako zigor auzia zabaldu ostean. Sekretuak agerraraztearen balizko delitua egozten dio Gorenak, Alberto Gonzalez Amador Isabel Diaz Ayuso Madrilgo erkidegoko presidentearen bikotekideak Garcia Ortizen aurka kereila aurkeztu ostean, fiskalak haren auzipetzearekin lotutako informazioa zabaltzeagatik. Aurrekaririk ez duen erabakia da honakoa, izan ere, sekula ez da Estatuko fiskalburu bat ikerketapean jarri. Ebazpena aho batez hartu du Gorenak.