Skip to main content

Espainiako Gobernuak maiatzaren 31ra arte luzatuko ditu aldi baterako erregulazioen eta autonomoen langabezia sariak

Mundua

2021, urt. 20 - 10:01

Atzo Autonomoen Elkartearekin egindako bileran hartu zituzten erabakiak. Hala ere, zenbait berritasun bildu ditu akordioak: lehen olatuan diru laguntza jaso ez zutenek ere saria eskuratu ahal izango dute orain. Era berean, laguntza eskatzeko ezinbestekoa izango da jarduera erdira murriztu zaiela erakustea, orain arauak %75 gutxitzea eskatzen badu ere. Gainera Gizarte Segurantzako kuotak maiatzaren 31ra arte atzeratuko dira.

Hamaika Telebista