Europa, eskuinerantz
Mundua
2024, eka. 10 - 10:06
Europako Alderdi Popularrak irabazi ditu Europako Parlamenturako hauteskundeak. Lehen indarra izaten jarraituko du, 189 eserlekurekin. Eskuin muturraren bultzada nabaria izan da Alemanian eta Frantzian. S&D Sozialisten eta Demokraten Aliantza Progresistak eta RE Renew Europeko liberalek, berriz, behera egin dute.