Europako itsasoko ura ez da inoiz hain tenperatura altuetara iritsi 1993tik
Mundua
2022, api. 25 - 11:04
Iragan astean, Lurraren Nazioarteko Egunean, Europako Copernicus zerbitzuak Europako klimaren gaineko txostena argitaratu zuen. Azken datuek erakusten dute gero eta ilunagoa dela klima larrialdiaren gaineko diagnostikoa: 2021a inoiz erregistraturiko urterik beroenetan bosgarrena izan da Europan. Ikusi ditzagun jarraian datu gehiago.