Euskal Herriko 30 bat turista Madeiratik atera ezinik daude
Mundua
Hirurogei bat hegaldi bertan behera utzi dituzte Madeirako aireportuan. Portugaleko uhartedian ari diren haize bortitzek suspertzen ari diren suteak dira aireportuko kolapsoaren arrazoia. Beste askoren artean, Euskal Herriko 30 bat turistei egin die eragin hegaldien bertan behera uzteak. Ostiralean itzultzeko asmoa zuten, Basauri, Gasteiz, Donostia, Bilbo, Iruñako eta estatuko hainbat turista, eta nahiz eta batzuk itzultzea lortu duten, beste asko dira Madeirako aireportuan jarraitzen dutenak konpainiek alternatibak eskaintzen dituztelako esperoan. Bien bitartean, uhartean pasa den asteazkenean hasi zen suteak, 160 pertsona bere etxeetatik ebakuatzera derrigortu du. Suhiltzaileei esker, sutea bi frontetara geldiaraztea lortu dute dagoeneko.