Lehen ezezkoa jaso du Feijooren inbestidurak kontrako 178 botorekin
Mundua
2023, ira. 27 - 14:09
Feijooren inbestiduraren bigarren saioa egin dute gaur Espainiako Diputatuen Kongresuan. Lehen bozketan 172 boto izan ditu alde eta 178 kontra. Ostiralean egingo da bigarren bozketa.
Atzoko saioan PSOE, Vox, Sumar, ERC eta Junts per Catalunya alderdietako ordezkariek euren jarrerak agertu zituzten. Gaurko saioan hartu dute hitza EH Bilduk eta EAJk.