Fiskaltzak frankismoko torturak ikertzea eskatu du lehen aldiz
Mundua
2023, ira. 21 - 17:09
Carles Vallejo sindikalistaren kasu ikertzearen alde azaldu da Ministerio Publikoa. Memoria Demokratikoaren Lege berria aplikatu da.. Vallejok kereila aurkeztu zuen sei polizia frankisten aurka bera torturatzeagatik. 21 egun egon zen inkomunikatuta Bartzelonako komisaria nagusian. Fiskaltzak gogorarazi duenez, lege berriak “giza eskubideen urraketak ikertzeko betebeharra ezartzen dio Estatuari”. Baita "egia eta biktimen erreparazioa" bermatzea ere.