FOAM jaurtigailuak erabiltzeko protokoloa argitaratu dute Esquadra Mossoek
Mundua
2021, api. 20 - 10:04
Protokoloaren arabera, FOAM balak "sabeletik behera" jaurti behar dira, buruzagiaren aginduz eta manifestariei abisua eman ondoren. Baina "jaurtitako objektu sendo bat edo arma zuri" bati aurre egiteko, jaurtigaia "gorputzera" zuzendu ahal izango da.
Protokoloa ez da bere osotasunean argitaratu “segurtasun arrazoiak” argudiatuta. Giza eskubideen erakundeek fiskalizazio eta kontrol mekanismorik ez dagoela salatu dute.
Jaurtigailuen erabilera eta polizia eredua eztabaidagai izan da azken hilabeteetan Katalunian zein Euskal Herrian, foam balek eragindako traumatismoen ondorioz.