Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Frantziako Senatua abortatzeko eskubidea Konstituzioan sartzearen alde agertu da

Mundua

2023, ots. 03 - 04:02
Aldeko 166 boto eta kontrako 152 izan ziren Frantziako Goi Ganberan. Ekimenak bide luzea du oraindik, Frantziako Asanblea Nazionalak berriz bozkatu beharko du. Hala ere, ez da espero inolako arazorik egotea: joan den azaroaren 24an, Batzar Nazionalak antzeko proposamen bat onartu zuen, aldeko 337 botorekin eta kontrako 32rekin.

Jean-Jaurès Fundaziorako Ifop-ek egindako inkesta baten arabera, Frantziako herritarren % 83 abortua Konstituzioan sartzearen alde daude. Gainera, eskaera hori zuen kanpaina batek 165.000 sinadura baino gehiago bildu zituen.

Senatariek onartutako testuak Frantziako Konstituzioko 34. artikulua osatuko luke. Hau da onartu zuzenketa: “Legediak ipintzen dituen baldintzetan emazteak haurdunaldia amaitzeko askatasuna du”.
Hamaika Telebista