Fukushimako ur erradiaktiboa itsasora isuriko du Japoniak
Mundua
2021, api. 13 - 11:04
Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatua itsasora botatzea aurreikusten duen plana onartu du Japoniako gobernuak. Isurketa hori datozen bi urteetan egiteko asmoa dute. Yoshihide Suga, Japoniako lehen ministroak jakitera eman duenez, Nazioarteko Energia Atomikoaren Erakundearekin, zentral nuklearra kudeatzen duen enpresarekin eta Fukushimako bertako tokiko erakundeekin batera hartu dute ur erradiaktiboa itsasora botatzeko erabakia.