Gaur 50 urte, Pinochet diktadoreak estatu kolpea jo zuen Txilen
Mundua
2023, ira. 11 - 13:09
Txilek AEBei galdetu die desklasifika dezatela kolpe horretan eta diktaduran jokatu zuten rolari buruzko informazio gehigarria. Izan ere, buruzagi militarrak boterea eskuratu zuen, eta beldurrezko ziklo bat ireki zuen Txilen. Estatu-kolpetik 50 urtera, desagertutako eta bizirik atera diren pertsona atxilotuen senideek borrokan jarraitzen dute justizia egiteko.