Gisele Pelicot: “Hau koldarkeriaren epaiketa da”
Mundua
2024, aza. 19 - 17:11
Gisèle Pelicot berriro deklaratu du astearte honetan Avignongo Krimen Auzitegian. 51 akusatuei aurre egin die eta urteetan bortxatu izana egotzi die. Senar ohiari ere bera bortxatu ahal izateko drogatu izana aurpegiratu dio. Pelicotek kalkulatu du Dominique senarrak antolatutako abusuak ia hamar urtez luzatu zirela. Tarte horretan 200 bat bortxaketa jasan zituela esan du. Aulkian jarri direnei ea noiz eskatu zioten bera bortxatzeko baimena galdetu die.