Guette eta Faure, Fronte Popular Berriak proposatutako lehen ministroen artean
Mundua
2024, uzt. 10 - 10:07
NFP osatzen duten alderdiek lehen ministro kargurako hautagai bat izendatzeko negoziatzen ari dira, hura astea amaitzerako aukeratzeko helburuz. Jean-Luc Melenchon Frantzia Intsumisoko burua hautagaien izen zerrendatik baztertuta, Pierre Jouvet Alderdi Sozialistako idazkari nagusi eta europarlamentariak Olivier Faure alderdikidearen alde egin du. Olivier Faure sozialistak esan du "prest" dagoela Frantziako lehen ministro kargua hartzeko. Intsumisoen aldean, Val-de-Marneko diputatu Clemence Guette aukeratu dute.