Gutxienez 95 pertsona hil dira Valentzian euri denboralea dela eta
Mundua
2024, urr. 30 - 18:10
Espainiako Gobernuak 95 hildako baieztatu ditu Valentzia eta Gaztela-Mantxa kolpatu dituen DANAren ondorioz. Halaber, dozenaka desagertu bilatzen ari dira. Carlos Mazon Valentziako Generalitateko presidenteak hildako gehiago espero direla aitortu du. Erreskate taldeak zenbait tokitara ezin izan dira iritsi.
Euri jasak gogor jo du Mediterraneo mendebaldean eta zenbait ibaik gainezka egin dute. Zubiak, autoak eta eraikinak eraman ditu urak. Aemetek emandako datuen arabera, Valentziako hainbat tokitan metro koadroko 400 edo 500 litro erregistratu dira.Kalte materialak handiak dira.
Etxetik kanpo zeuden herritarrek ahal izan duten lekuetan hartu dute babes gaua igaro arte. Eraikin altuenetan, merkataritza guneetan edo autoen gainera igota pasatu dute denboraldia. Azken urteotako hondamendi natural handienetakoa da Valentziakoa. Espainiako Gobernuak hiru dolu-egun deitu ditu tragediaren aurrean.