Hamasek ziurtatu du prest dagoela Israelekin su-etena beste lau egunez luzatzeko
Mundua
Ane Garitaonandia
2023, aza. 29 - 11:11
Ostegunean bukatuko da su-etenaren luzapena. Ostiraletik, 60 bahitu israeldar askatu eta 180 preso palestinar kartzelatik atera dituzte. Sartzen den laguntza ez da nahikoa izaten ari. 15.000 hildako baino gehiago izan dira dagoeneko, agintari palestinarren arabera, gehienak haurrak eta emakumeak. 7.000 pertsona baino gehiago hondakinen azpian desagertuta daudela uste da.

















