Hamaseko ordezkariak Kairon izan dira Gazako su-etena aztertzeko
Mundua
2024, abu. 26 - 13:08
Hamasen ordezkaritza bat Kairon izan da larunbat honetan. Qatarko eta Egiptoko bitartekariekin bildu da Gazan su eten bat adosteko negoziazioak zertan diren jakiteko. Talde islamistak ohar baten kaleratu duenez, ez du negoziazioetan zuzenean parte hartu.
Israelgo, AEBetako, Egiptoko eta Qatarko ordezkariak, ostiralean eta igandean batzartu ziren Egiptoko hiriburuan. Netanyahu puntu batekin tematu da, eta hori da menia hitzartzeko oztopo nagusietako bat. Akordioak Israelgo tropek Salah al-Din eta Netzarim pasabideen kontrola izatea jaso behar duela dio. Baina Hamasen eskaera nagusietako bat Israelgo indarrek bi pasabide horietan presentziarik ez izatea da. Gainera, eskaera horrek Bidenek, AEBetako presidenteak, aurkeztutako su eten proposamenarekin talka egiten duela diote.
Aldi berean, Israelek Libano erasotu du igande goizaldean Hizbulah "Israelen aurkako eraso estentsibo bat" prestatzen ari zela antzematean bonbardaketak hasi ditu. Gutxienez hiru pertsona hil dira.