Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Hego Koreako oposizioak presidentea kargutik kentzeko mozioa aurkeztu du

Mundua

2024, abe. 04 - 11:12
Sei alderdi politikok mozio bat aurkeztu dute Parlamentuan Hego Koreako presidentea kargutik kentzeko. Hego Koreako presidentearen alderdiak (PPP) gutxiengoan agintzen du, eta, hortaz, oso litekeena da bere aurkako mozioak aurrera egitea, eta kargua utzi behar izatea. Yoon Suk Yeol Hego Koreako presidenteak bart gerra-legea ezarri eta bost ordura bertan behera utzi du, Asanblada Nazionalak neurri polemikoa errefusatu ostean. Parlamentuan gehiengoa duen Alderdi Demokratak, Yoonen Botere Popularraren Alderdiaren (PPP) babesik gabe, 2025erako aurrekontu orokorrak onartu ostean hartu du erabakia azken horrek.
Hamaika Telebista